Páginas

ESPAZIO HABITAGARRIA

Proiektua definitikoki bukatutzat eman dut. Azken momentuko konponketak eta berrikusketak egin ondoren, nire proiektua holaxe geratu da:








Maketaz aparte, beroren planoak ere egin ditut, hainbat ebaketa, altxaera eta oin marraztuz, perspektiba ezberdinetik ikusita. 
Ideograma eta piktograma



1go pisuaren oina


2.pisuaren oina


Eraikinaren altxaera


Hau izan da guztia lagunok! Espero dut gustatu izana!
ESPAZIO HABITAGARRIA


Bururatu zaizkidan ideia berriak, arkitekturaren arloko konozimenduei esker izan da, eta hainbat arkitektoren influentziak jaso ditut beraien teknikak nire proiektuan proposatzeko.





ESPAZIO HABITAGARRIA


Dirudienez, nire proiekturako ideia ezin da aurrera eraman, akats batzuk baitauzka tartetik. Adibidez, atea ezin da nik jarri dudan lekuan egon eta eskailera kontrako horman egon behar du, besteak beste.
Horregatik, aholku batzuk segiz, beste arkitektoen lanaz ikasiz eta buruari bueltak emanaz, beste motatako etxea diseinatzea erabaki dut, oraingoan modernoagoa eta irekiagoa, lenokoaren guztiz desberdina.
Bi pisu edukitzen jarraitzen du, baina 4 bloketan banatuta dago. Espero dut nire nahia oraingoan burutu ahal izatea.

Azpiko pisua ikasketa gelarentzako eta sukalderako dago pentsatuta. Berez bi gela ezberdin diren arren, bata bestearekin lotuak daude, ez dago paretik non biak banatzen dituen, horrela espazio gehiago dagoenaren ideia lortzen da. Bestetik, lorategira ematen duten bi paretak beirazkoak dira, horrela, lorategiarekin jolasteko aukera eskaintzen da, muga ez-finko bat lortuz. Eskailera pareta itsuaren kontra kokatuta dago, lehenengo pisuaren erdialdean gutxigorabehera.


Goiko pisuan, logelak (era independentean) eta terraza dago. Logela bana albo bakoitzean kokatuta dago, bakoitza bere komuna duelarik. Leiho luze bat ere badaukate, plazaren bistak ikusteko ahalbidetzen duena. Bien artean, erdialdean, terraza modukoa dago, non bertatik igotzen zara eskaileretatik, logeletara sartzeko.


Hau da gutxigorabehera etxebizitzaren krokisa, kanpoaldetik ikusita edukiko duen itxura:







Ea oraingoan nire ideia burutu ahal daitekeen, laister arte!
ESPAZIO HABITAGARRIA


4.proiektuko bigarren atalarekin segituko dut orain. Errepresentazioa alde batera utziz, bertan proiektatu nahi dudan etxebizitzan zentratuko gara.
Hasieran neukan ideia, dauden bi paretak mantentzea zen, hoiekin bi pisuko etxea diseinatzeko. Goikaldean, bi uretako teilatu bat egitea, orain dagoenaren oso antzekoa, baina bi zutabeak kenduta eta hoien ordez beste bi pareta berri jarrita. Ideia globala, ahalik eta gutxien aldatzea eta dagoena erabiltzea da.
Etxe barruari dagokionez, beheko pisuan harrera-gunea, sukaldea eta ikasketa gela dijoazti, non bitartean, goiko pisuan bi pertsonentzako logela eta komuna. Pisu batetik bestera igotzeko eskailera lorategira ematen duen pareta handiaren aurka jarri dut.
Hona hemen planoen argazki batzuk, ideia bat eduki dezazuen:

Eskaileraren ebaketa

Aurretiko altxaera

1go pisuaren oina

2.solairuaren oina
ESPAZIO HABITAGARRIA

Denbora asko igaro da azken lana publikatu nuenetik, baino hementxe nago berriz. Oraingo honetan, laugarren proiektu honetan, bi pertsonentzako bizilekua izango den etxebizitza bat diseinatu eta eraiki beharko dugu, EHUko Arkitekturaren lorategian dagoen edikuloa aprobetxatuz. Momentuz, proiektu hau orainarte egindakoetatik, garrantzitsuena da.

Hona hemen, hasteko, landu beharreko espazioaren argazki batzuk, ingurunea pixka bat ezagutu dezazuen:




Ikus dezuen moduan, hori da lorategia. Orain, nik egindako maketaren pare bat argazki erakutsiko dizkizuet. Maketan plazaren erdia agertzen da, aurreko argazkietan ikusitakoa baino gauz gehiagorekin.






Behin bukatuta dagoela, planoak egiten hasiko gara. Hauek osatzeko, maketaren inguruko bi plano egingo ditut, oina eta alxaera.




Honekin, atal hau bukatutzat ematen dut. Espero dut gustatu izana!
LOGELA


Hirugarren proiektu hau definitikoki bukatzeko, beroren bista, plano eta ebaketa batzuk in ditut, ikus dezazuen logelaren errepresentazioa papelean zelan den.




























LOGELA


Jadanik, altzari guztiak bere lekuan ipini ditut, beraien arteko erlazioa errespetatuz. Beraz, horrela gelditzen da logelako egitura: sarrerako atetik sartu bezain pronto pasilo batera pasatzen zara. Ezkerreta bainugela dago. Bertan, alboko pareta batean dutxa eta konketa (ispiluarekin) aurkitzen dira eta kontrako paretan berriz, berogailua. Fondoko paretan komuna. Pasilotik aurrera jarraituz gero, logelaren nukleora heltzen zara. Ikusten diren lehendabiziko bi gauzak, ohea eta armairua dira (espazio gehien okupatzen dituztenak baitira) eta beraiekin batera armairuaren ondoan dagoen telebista eta ohe ondoko mesanotxea. Aurrera jarraituz gero, biombo batzuk ikus daitezke, non deskantsatzeko gunea lan egiteko gunearekin banatzeko erabiltzen den. Hori nahi duzunean itxi edo zabaldu dezakezu. Azkenik, logelaren muturrean apal batzuk, lan-mahaia eta beste berogailu bat daude, hirurak leihate batekin ikutzen.
A, eta garrantzitsua! Komunaren eta gelaren arteko paretan ERLOJU bat dago zintzilik, lekuetara berandu iristeko aitzakirik ez edukitzeko!


































LOGELA

Lehengo astean aholku batzuk eman zizkidaten eta logela berriz hasieratik egin behar izan dut. Oraingoan 5,70x3,5m neurtzen du, lehenago 6,25x3,2m. Komuna ere pixka bat txikiagotu dut, gelako distribuzioan leku gehiago edukitzeko. Gainerako guztia, berdin mantendu dut.

Behin egitura nagusia edukita, logela barruko altzariak egiten hasi naiz, bakoitza non joango den ondo pentsatuz. Hiru multzotan sailka daitezke: logelakoak (ohea, mesanotxea, armairua..), bainugelakoak (konketa, dutxa, komuna...) eta lanekoak (lan-mahaia, apalak...).

 






LOGELA

Hirugarren proiektu honetan, gure gustokoa den 20m karratuzko logela bat eraiki behar dugu. Horretarako, kartoia eta kartulina erabilikot ditut material gisa. Kartoia logelaren azala egiteko izango da eta kartulina berriz, barruko altzariak egiteko. Horretarako, kolorezko kartulinak ere erabiliko ditut.
Logelaren albo batean sarrerako atea dago eta kontrako aldean leihatea. Beste bi hormak, itsuak dira.

 Logelaren egitura:










                                                                                              
                                       Logelaren altxaera:

NIRE LOGELA

Normalean, pertsona baten etxeko lekurik pribatuena norberaren logela da. Nire kasuan horrela gertatzen da behintzat. Nire logelan nik egiten dut lo, nik egiten ditut lanak...beraz nire gustukoa izan behar du, eta halaxe da. Bakoitza eroso egon behar du bere logelan eta horretarako zure erara antolatzen duzu. Nik adibidez, gauza batzuk lekuz aldatu edota kendu egin ditut , nire beharren arabera, hala nola, ohea.
Logelak pertsona baten izaera deskribatzen du, horrela, norbaiten logela ikustean jakin daiteke pertsona horren nortasuna zelangoa den.
Beraz, gauzik garrantzitsuena, zure logelan eroso sentitzea da!!! Ez ahaztu!!
Nire logelaren argazki batzuk uzteizuet: