Páginas

LOGELA


Hirugarren proiektu hau definitikoki bukatzeko, beroren bista, plano eta ebaketa batzuk in ditut, ikus dezazuen logelaren errepresentazioa papelean zelan den.




























LOGELA


Jadanik, altzari guztiak bere lekuan ipini ditut, beraien arteko erlazioa errespetatuz. Beraz, horrela gelditzen da logelako egitura: sarrerako atetik sartu bezain pronto pasilo batera pasatzen zara. Ezkerreta bainugela dago. Bertan, alboko pareta batean dutxa eta konketa (ispiluarekin) aurkitzen dira eta kontrako paretan berriz, berogailua. Fondoko paretan komuna. Pasilotik aurrera jarraituz gero, logelaren nukleora heltzen zara. Ikusten diren lehendabiziko bi gauzak, ohea eta armairua dira (espazio gehien okupatzen dituztenak baitira) eta beraiekin batera armairuaren ondoan dagoen telebista eta ohe ondoko mesanotxea. Aurrera jarraituz gero, biombo batzuk ikus daitezke, non deskantsatzeko gunea lan egiteko gunearekin banatzeko erabiltzen den. Hori nahi duzunean itxi edo zabaldu dezakezu. Azkenik, logelaren muturrean apal batzuk, lan-mahaia eta beste berogailu bat daude, hirurak leihate batekin ikutzen.
A, eta garrantzitsua! Komunaren eta gelaren arteko paretan ERLOJU bat dago zintzilik, lekuetara berandu iristeko aitzakirik ez edukitzeko!


































LOGELA

Lehengo astean aholku batzuk eman zizkidaten eta logela berriz hasieratik egin behar izan dut. Oraingoan 5,70x3,5m neurtzen du, lehenago 6,25x3,2m. Komuna ere pixka bat txikiagotu dut, gelako distribuzioan leku gehiago edukitzeko. Gainerako guztia, berdin mantendu dut.

Behin egitura nagusia edukita, logela barruko altzariak egiten hasi naiz, bakoitza non joango den ondo pentsatuz. Hiru multzotan sailka daitezke: logelakoak (ohea, mesanotxea, armairua..), bainugelakoak (konketa, dutxa, komuna...) eta lanekoak (lan-mahaia, apalak...).