Páginas

LOGELA

Hirugarren proiektu honetan, gure gustokoa den 20m karratuzko logela bat eraiki behar dugu. Horretarako, kartoia eta kartulina erabilikot ditut material gisa. Kartoia logelaren azala egiteko izango da eta kartulina berriz, barruko altzariak egiteko. Horretarako, kolorezko kartulinak ere erabiliko ditut.
Logelaren albo batean sarrerako atea dago eta kontrako aldean leihatea. Beste bi hormak, itsuak dira.

 Logelaren egitura:










                                                                                              
                                       Logelaren altxaera:

NIRE LOGELA

Normalean, pertsona baten etxeko lekurik pribatuena norberaren logela da. Nire kasuan horrela gertatzen da behintzat. Nire logelan nik egiten dut lo, nik egiten ditut lanak...beraz nire gustukoa izan behar du, eta halaxe da. Bakoitza eroso egon behar du bere logelan eta horretarako zure erara antolatzen duzu. Nik adibidez, gauza batzuk lekuz aldatu edota kendu egin ditut , nire beharren arabera, hala nola, ohea.
Logelak pertsona baten izaera deskribatzen du, horrela, norbaiten logela ikustean jakin daiteke pertsona horren nortasuna zelangoa den.
Beraz, gauzik garrantzitsuena, zure logelan eroso sentitzea da!!! Ez ahaztu!!
Nire logelaren argazki batzuk uzteizuet:

TXABOLA
Hona hemen, txabolaren planoak. Bertan, altxaerak (oinplanta, perfila..), loturak 3 dimentsiotan eta txabola bera 3 dimentsiotan ikus daitezke. Perspektiban marraztea berez ez da beharrezkoa, baina nik egin dut, badaezpada.





 
TXABOLA

Jadanik, nire etxola bukatuta dago. Ikusi dezakezuen moduan, teilatuaren zati bat falta zait oraindik, baina barruko egitura ikusteko dago apropos. Hona hemen txabolaren loturen argazki batzuk eta txabola osorik:



TXABOLA

Barruko egitura osoa bukatuta, zorua jarriko diot. Hori lortutakoan, kanpoaldea paretaz estaltzen hasiko naiz, benetazko itxura ematen hasteko.

TXABOLA


Hemen nago berriz! Hurrengo proiektuan pentsatzen.
Oraingoan egurrezko txabola bat eraiki behar dut,
egurrezko xafla batzuekin. Txabolak 10 metro karratuko
azalera du berez, baina 1/20 eskalan egingo dut maketa hau.
Horretarako, hasieran neurri guztiak pentsatzen aritu naiz baina
ez du ezertarako balio izan, zeren konturatu naiz era horretara
ezin direla iltzeak sartu, egurraren noranzko berean. Ondorioz,
proiektua berriz hasieratik hasi behar dut.


Oraingoan, txabolaren egitura eraikitzen hasi naiz lehendabizi, neurriak pixka bat alde batera utziz. Behin oinarria edukita, neurriak enkajatzen saiatu naiz bata bestearekin.














 Hurrengo pausoa, lehioen posizioa kokatzea izango da. Ez da bat ere erraza deziditzea leihoak non joango diren, izan ere, pareten, lurraren eta zapaiaren arteko distantziak kontutan eduki behar ditut.











Azkenik, txabolaren barrutia bukatutzat emateko teilatuaren egitura burutuko dut.



















PAPIROFLEXIA

Dagoeneko nire paperezko egitura edukita, beroren perspektiba eta altxaerak margotuko ditut.







PAPIROFLEXIA

Lehenengo proiektua, paperezko orri batekin eraikin antzeko forma bolumetriko bat egitea da.  Horretarako, paperarekin pliegeak egin beharko ditut, egitura sendo bat lortzeko asmoz.

                      





 Behin egitura basikoa edukita, forma berezia emango diot politagoa izateko.Tolesdura ezberdin batzuk egingo dizkiot beste forma bat har dezan.
 


 



 Honez gero, proiektua bukatutzat ematen dut. Ez da erraza izan hau dena pentsatzea eta egitea, baina lortu dudala uste dut.