Páginas

 ONDARRETAKO IZOZKITEGIA 




Kurtsoko bigarren zatia dagoeneko hasita dugu!! Hasieratik pilak jartzeko, Donostiko hirian izozkitegi bat eraikitzeko proposatu digute, zehazki, Ondarreta pasealekuan. Horregatik, lehenbailehen lanari ekin diogu.



Orain dala bi aste inguru hasi ginen gure proiektuaren ideiak hautematen eta lortzen. Epe horretan, hasierako planifikazioan egin genituen akatsak ikusi ditugu eta horiek nolabait birmoldatzen eta eraldatzen saiatu gara, proiektuaren amaierarantz abiatuz. Atzo, entrega finala eduki genuen.


 

Nire eraikina Mies Van der Rohe arkitekto famatuaren Farnsworth Etxean oinarrituta eta inspiratuta dago, izan ere, horixe erabili dut erreferentzi moduan. Eraikin hori aukeratzera eraman naituen detailea, bereziki, grabitatearekin egiten duen jolasa izan da, hainbat plataformen bidez lortutako maila ezberdinak.


Ideia hori nire eraikinean txertatzeko, izozkitegia hiru maila ezberdinetan banatu dut. Hasteko, paseotik hasita lehenengo nibelera izozkitegia dago, 35m2-koa eta 2m-ko altuerara. Horren azpitik, 1,4m-tara terraza handia dago, 20m2-koa. Azkenik, 0,80m-tara bigarren terraza dago, txikiena, zeinak 15m2 dituen.


                                     
Lehenengo nibeleko plataforman helatuak erosteko barra eta komunak aurkitzen dira, biak estalki batez tapatuak, euria egin ostean. Bi terrazak, aldiz, aire librean daude eta eskaileren bitartez igo edo jaitsi daiteke bertara. Lehenengoan mahaiak ipini ditut, norbaitek helatua jaten duen bitartean karteta edo jolastu nahi badu; eta bigarrenean, bi plazako butakak bakarrik, erosoago eseri nahi duenarentzat. Hiru plataformak, 1m-ko hesi batek inguratzen ditu, bertatik jauzi ahal ez izateko.




















Maketa hobeto ulertzeko, beroren planoen argazki batzuk utziko dizkizuet, alderatu ahal izan dezazuen.

 - Zirriborroak:

- Oina:

- Altxaerak:











- Ebaketak, ideograma eta piktograma: 



 - Kokapen planoa:




Eta hau izan da guztia! Izozkitegia ulertu eta bukatuta izan ondoren, hurrengo asterako proiektua ezagutzeko prest nago!

No hay comentarios: