Páginas

BORDA PASIEGOA


Bigarren lauhilabete honetako hurrengo ariketa Kantabriar mendietako etxola zahar bat birmoldatzea izango da, Vega de Pas inguruetakoa.

Lehenengo pausoa, eraldatu nahi dudan txabola aukeratzea da. Nire gustuekin gehien bat datorrena aukeratuko dut. Horretarako, aspektu ezberdinetan oinarrituko naiz, hala nola, ateak non kokatuak dauden, nolako malda duen...etb.

Bigarren pausoa, lekuari buruzko historia pixka bat jakitea izango da, bertan egin beharreko erreforma ahal den gehiena bertako paisaiera integratu dadin.

Hau dena zehaztuta, proiektua lantzeari ekingo diogu.


Nik aukeratutako etxola

Eraikina, goikaldean ikusten duzuena, kanpoaldetik oso gutxi aldatu dut, fatxada txikiko atzeko horman leihate bat ipiniz. Gainerakoa, dagoen moduan mantendu dut, naturarekin daukan esentzia galdu ez dezan.

Hau esanda, barne distribuzioan zentratu naiz ia erabat, altzairuekin eta barne espazioekin jolastuz. Horretarako, Mies Van der Rohe arkitektoaren Farnsworth etxean inspiratu naiz, izan ere, altzairuekin bloke moduko batzuk egin nahi ditut, horrela paretak bere osotasunean libratuz, eskailerak eszepzio. Komuneko tabikeak aprobetxatu ditut beheko pisu guztia egituratzeko, eta erdiko bi habeak goikoa egituratzeko.

Eraikina hobeto uler dezazuen, marrazki batzuk utziko dizkizuet eta marrazkiekin batera burututako maketa.

Kanpoko axonometria


Barruko axonometria

Irudi horietan dena ongi ez ulertu ezkero, ea maketaren argazki hauekin lortzen duzuen





















Proiektu finala
























No hay comentarios: